Páginas

viernes, 4 de mayo de 2012

Haur Hezkuntzako irakasle batek…

Sarrera honetan, gu etorkizuneko irakasle bezala kontuan hartu beharreko urratsak idatzi ditut. Espero dut, Haur Hezkuntzako graduaren urteak aurrera egiten duten heinean, zerrenda garatzen joateako aukera izatea. Horra hor, irakasle batentzat funtsezkoa ikusten dudana: 
 
- Irakaslearen funtzio nagusia ikasleak behatzea da. Behaketari esker, irakasleak ikasle bakoitzak izan ditzakeen beharrak, berezitasunak, abileziak, harremanetarako moduaren inguruko informazioa, etab. eskuratuko du eta horren arabera jokatuko du.
- Haurren ikaskuntza prozesua graduala izaten utzi behar du, bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Beraz, haurrak haien artean berdinak ez direla kontuan hartu behar du. Haur bakoitzari egokitu behar da (haurren izaerari, heldutasun mailari, adinari...).
- Irakasle oro hasieratik, arau batzuk ezarri behar ditu, bai bera baita ikasleek ere errespetatu beharko dituztenak.
- Beste haurrekiko eta helduekiko errespetua sustatzen lagundu behar du. Honi lotuta, ikasleen kulturak, ezaugarriak, beharrak... errespetatu eta onartu behar ditu.
- Hizkuntzarekiko jarrera positiboa sustatu behar du.
Arazoen aurrean, irakasleak neurriak hartzeko beharra eta obligazioa dauka, beti ere, familiarekin kontaktuan egonik eta beharrezko erabakiak haiekin adostuz.
- Haurren autonomia garatzen lagundu behar du. Hau lortzeko funtsezkoa da irakasleak maitasuna eskaintzea, haien prozesuan oztopoak jarri gabe. Beraz, haur bakoitzaren prozesua garapen natural bat izan behar da, non irakasleak hau lortzeko baliabideak eskaintzen dituen. Haurrak poliki-poliki autonomia lortzea da irakaslearen betebeharretako bat, edozein arazoaren aurrean bere laguntza izango dutela ziurtatuz (atxikimendua). 
- Haurren arteko sozializazioa bultzatu behar du: jolasaren bidez, elkarrizketen bidez... 
- Haurrengan konfidantza eduki behar du; hau da, haurrak gai direla pentsatu behar du. 
- Hezkuntzaren ziurgabetasunaren aurrean ahalik eta hobekien jokatzen ikasi behar du.  Edozein ekintzen aurrean, beti edo ia beti, horren zergatia, konponbide posibleak, eta antzekoak bilatzen ibili beharko gara. Egunero egun berri bat dela esan daiteke. Kanpoan gertatzen zaiguna ahaztu behar dugu eta lehenbailehen martxan jarri behar gara.  
Modu honetan, haurrek auto-konfiantza ere lortuko dute, hots, egoera edo ekintza berriengan horrenbeste beldur eta antsietatea ez izatea lortuko dute.

HH-ko irakasleak bere ikasleen urte hauetan ahalik eta esperientzia politena izan dezaten saiatu behar da.
 Urte hauek beraien garapenerako oso garrantzitsuak dira.



martes, 24 de abril de 2012

Programazioa


Didaktika Orokorreko azkeneko lana, programazio bat sortzean datza. Honen aurrean, eta nire zalantzak murrizteko, honen inguruko informazioa bilatzen egon naiz. Bideo hau horren inguruko azalpen bat ematen du, hainbat kontzeptu eta atal ulertzeko erabilgarri suertatu zaidana.

jueves, 19 de abril de 2012

Zailtasunak = akatsak?

Haur Hezkuntzako ikasketak hasi baino lehen (duela 3 hiru urte), osteopatian espezializta zen gizon batekin hitz egiten nebilen bitartean, Haur Hezkuntzako irakaslea izan nahi nuela esan nion. Nire ametsa esan bezain pronto, haurren inguruan hitz egiten hasi zen, inoiz entzun nituen kasu posibleen inguruan hitz egin zuen; haurren berezitasun posibleen inguruan.  Nire arreta eta interesa ikusterakoan, izen bat eman zidan: Jorge Ferré.

Egia esan, orain arte honen inguruko informazioa gainetik ikusi nuen. Zintzilik nuen zerbait bezala sentitzen nuen baina gaur iritsi da eguna. Espezialista honen web orrialdean sartu eta denbora luzez irakurtzen egon ondoren, zuekin konpartitzea erabaki dut. Hau izan da nire ondorioa:

Haurren arazoak askotan gainetik ikusten ditugu, sakondu egin gabe. Badirudi haur guztiek zailtasun berdinak dituztela. Kausa guztiak soluzio berak dituzte. Baina hau ez da modua, ezinezkoa da modu honetan behar duten laguntza eskaintzea. Ezin dugu guk nahi ditugun soluzioak ezartzea. Haurren benetako beharrak aztertu behar ditugu.

Gehiago jakiteko Jorge Ferreren web orrialdean sartzea gomendatzen dizuet:

www.jorgeferre.com

miércoles, 4 de abril de 2012

Ken Robinson.



"El actual sistema educativo fue diseñado y estructurado para una época diferente"




Garai batean uste zuten bezala, hezkuntzaren aldaketa, berrikuntza eta/edo hobekuntza ezinezkoa zen.

"no es posible"

Baina denborak arrazoia kendu zien. Aldaketak lortu ziren. Gaur eguneko egoera geroz eta konplexuagoa izan arren, gogor eutsiz, aldatzeko aukera ematen digun ibilbidea aurkitu behar dugu. Aurrera egin behar dugu. Hezkuntzan guztiok parte hartu behar dugu. Guztiok izan behar dugu gure tokia, inor baztertu gabe eta elkarren artean errespetatuz.

Hau guztia posiblea izateko, oinarrian, besteak beste, motibazioa dago. Baina ez soilik ikasleen motibazioa, baita irakasleena ere. Ezinezkoa da oreka lortzea bi elementu hauen artean desoreka baldin badago. Elkarlanean ibiltzea funtsezkoa da. Ikasleak ikasteko irakaslearen laguntza behar dute, baina irakasleak irakasteko ere, ikasleen partaidetza ezinbestekoa da. Beti ere, ikastea eta irakastea benetan (osotasunean) zer den kontuan hartzen badugu. Bi elementu hauen arteko orekarekin, edozein arazoei aurre egiteko motibazioa handiagoa izango da.



jueves, 8 de marzo de 2012

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak ala ez?

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izatea egokiena dela pentsa daiteke, baina, nola lortu neutralitate hori?

Irakasle asko neutralak edo/eta objetiboak direla pentsatu arren, egunerokotasunean ez dute adierazten. Eskolako eguneroko praktikan, modu inkontziente edo kontziente batean, ikuspuntu bat edo beste bat izaten dugu, askotan gure ekintzen edo hitzen bidez azaleratzen duguna. Honen aurrean, askotan, errespetuan oinarritutako jarrera objetiboa erakustea funtsezkoa izango da. Horretarako, gaur egungo irakasleek eta etorkizuneko irakasleok ahalegin handia egin behar dugu. Zailtasun handiko erronka baten aurrean gaude.

Hau guztia kontuan izanik, horrela definituko nituzke bi kontzeptu hauek:

Neutralak izatea egoera, jarrera edo iritzi baten alde batean edo bestean jarri ordez, hauen artean/erdian kokatzea izango litzateke. Beraz, zure iritziak, ideiak, pentsamenduak, etab. azaleratu gabe geratzen dira. Baina, ikasleengan transmititu nahi dieguna ez al da honen kontrakoa? Ez ditugu ikasle kritikoak nahi? Orduan, neutralak izatea egokiena da? Ez dut uste.

Objetiboa izaterakoan ere aurreiritziak, sentimenduak eta interesak albo batean uzten dira. Baina oraingoan, egoerari, erabakiari, jarrerari... buruz hitz egiten da, horren alderdi guztiak azaleratuz (bai alde onak baita txarrak ere). Beraz, objektiboa den pertsona batek edozer gauza aztertzeko gai da, bere sentimenduak, iritziak, ideiak... azaleratu egin gabe.


Horrela bada, ezberdinak diren baina nahasteko errazak diren, bi kontzeptuen aurrean gaude.

miércoles, 7 de marzo de 2012

Prest gaude?

Piagetek zioen bezala, ikaste prozesuan oreka da azken helburua. Baina ezaguera, bizipen, esperientzia... berri bakoitzarekin oreka egoera hura desoreka egoeran bihurtzen da.  Berriz ere oreka bihurtzeko, pertsonek ahaleginak egin behar ditugu, batzuetan ahalegin txikiak eta beste batzuetan ordea, izugarrizko ahaleginak.
 
Aurrekoa kontuan hartuz, ondoriozta dezakegu bizitzan zehar gure barne-oreka guztiz hausten duten gertaerak gertatzen direla, gertatu arte irudikatu ezin ditugun gertaerak. Horren aurrean geure gorputza, geure burua eta gehien bat, geure bihotza ez-gai ikusten dugu. Indarrak falta zaizkigu. Gauzak horrela, esperientzia gogorrak bizitzeko ordua iristean ezjakintasun beteriko putzu erraldoi baten barnean murgiltzen gara. Itotzeko beldurra inguratzen gaitu.

Sentimendu hauek gutxitzeko, askotan haurrekin hitz egiteko "tabu" diren gaiak landu beharko direla uste dut; hala nola familiar baten heriotza. Txikitatik transmititzen diren beste alderdi ugariekin batera (Curriculumean adierazitakoak), gai hauek ere landu behar dira. Gauza normal bat da, edo gutxienez gerta litekeen zerbait da. Etorkizunean, edo hain urrun ez dagoen orainaldian, haien familiarrak edo haien inguruko pertsona garrantzitsuak galdu dezaketela azaldu behar zaie. Bizitza osoan zehar gertatuko diren gauzak dira, saihestezinak. Ondorioz, ez al da egokiena izango lehenengo aldia iristerakoan horren inguruko ezaguera minimoak izatea?

Ni neuk, etorkizuneko irakasle bezala alde batetik, eta bestetik, etorkizuneko ama bezala, nire betebeharren artean sartzen dut. Zaila izango da, baina behintzat, saiatuko naiz.