2011-2012 ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako lehenengo kurtsoan, Didaktika Orokorra deritzon ikasgaia daukagu. Blogaren bigarrengo atal hau bertan jorratzen ditugun gaien
inguruko hausnarketak eta iritziak azaltzeko erabiliko dut; hau da, hezkuntzaren inguruko, curriculuma eta programazioari buruzko, didaktikaren inguruko... datuak eta hausnarketak azaleratuko ditut.
Horrela bada, lehenik eta behin, Didaktikaren inguruan hitz egingo dut:
Gai honi hasiera emateko, aipatu beharra daukat lauhilabetearen hasieran, nire ezaguerekin erlazionatzeko gaitasun falta izan dudala. Ikasgaia zeri buruzkoa izango den irudikatzeko zailtasunak izan ditut. Ezintasuna. Beraz, guztiz berria izango den zerbaiten aurrean nagoela sentitu dut.
Nire hasierako egoera horrelakoa izanik, didaktikaren inguruko informazioa bilatzea erabaki dut.
Modu honetan, Didaktikaren inguruko definizioak anitzak direla ikusi dut, baina guztiak aztertuz gero, ondorio batera iritsi naiz:
Didaktika diziplina praktiko bat da, irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuan eta bertako elementuetan zentratzen dena. Hau da, prozesu honetan parte hartzen duten pertsonen, eremuen... arteko interakzioan oinarritzen da.
Bestalde, gure didaktikaz gain (didaktika orokorra) beste bi didaktika ezberdin daudela ezagutu dut: berezia eta espezifikoa.
Lehendabizikoa, behar bereziak tratatzen ditu. Espezifikoa aldiz, arlo ezberdinak lantzen ditu; esaterako, matematika, hizkuntza, musika, etab. Didaktia orokorra orduan, guztien arteko alderdi amankomunak lantzen ditu. Beraz, edozeini aplikatu daitekeen didaktika baten aurrean gaude.
Dena den, gaia landuz gero, arestian aipatutako definizioari ezaugarri berriak erantsiko nizkioke. Didaktika irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren
azterketaz arduratzen den zientzia da. Baina termino bera soilik
irakaskuntzara bideratuta egon daiteke, edo ikaskuntzara bakarrik.
Ikaskuntzara bideratuta egotean, zerbait didaktikoa izatean “ikasteko” izango denari erreparatzen diogu. Irakaskuntzara bideratuta egotean ordea, “irakasteko” zeozer
izango litzateke.
Azaldutakoa ondo ulertzeko, horra hor adibide bat: irakaskuntzara bideratuta dagoen didaktikan oinarritzekotan, erabakigarria izango da irakasleak irakasteko erabiltzen duen metodologia. Honen arabera, irakaslea teknikoa izan daiteke edo indagazioa eskatzen duen proiektuen bidez joka dezake. Esan bezala, irakaskuntzan didaktikoa den oro "irakasteko" balio du, baina lortuko diren emaitzak barne elementu bakoitzaren araberakoak izango dira.
Didaktika beraz, bi norabide ezberdinetan uler
daiteke, bietan hauen barneko elementuak garrantzi handia edukiz.
Hau guztia ikusi eta gero, gaian sakontzeko, hezkuntza eremuak aztertu ditugu. Gai honen inguruko aurretiko ezaguera izan arren, didaktikarekin erlazionatzeko zailtasunak izan ditut.
Azpigai honi hasiera emateko, horra hor hezkuntza eremu ezberdinen definizio posibleak:
Hezkuntza informala, egunero edonork jaso dezakeen heziketari dagokio. Hau da, gure bizitzako edozein egoeretan aurki dezakegun hezkuntza mota da, gure bizitzarako, hots, etorkizunerako baliagarria izango dena. Hau, lanean, familiarekin, lagunekin... jaso dezakegu. Hortaz, gure ekintzei esker lortzen dugun ikaskuntza da, egituratu gabea eta gehienetan ustekabezkoa eta inkontzientea.
Hezkuntza formala ordea, estatuak juridikoki araututako hezkuntza-sistemaren barnean kokatzen da, bertan ezarritako hezkuntza-legeen araberakoa baita. Eremu honen berezitasunen artean, ziurtagirien bidez aintzatetsi egiten dela esan daiteke.
Beraz, Haur Hezkuntzatik unibertsitateraino gauzatzen den hezkuntza mota da, ikastetxetan eta instituzio ezberdinetan ematen delarik.
Hezkuntza ez-formala ez du estatuak arautzen. Hortaz, zentroetan eskaini izan ez diren ikaskuntzak kokatu daitezke; hala nola, akademiak, ikastaroak, udalekuak, musika klaseak, kirola, dantza klaseak...
Dena den, gaur eguneko hezkuntzaren barnean aldaketa ugari eman dira. Hauen ondorioz, azaldutako hezkuntza motetan ere zenbait aldaketa eman dira. Hezkuntza formala adibidez, gaur egun hezkuntza ez-formalaren zenbait eremu hartu ditu, eta alderantziz.
Bakoitza beraz, bide ezberdinetik hasi ostean, zenbait kasutan elkartu egin dira gure bizitza pertsonala, soziala eta kulturala erraztuz. Hau dela bide, hiru eremuetatik laguntza jaso dezakegu; hiru eremuak hezten gaituzte, kultura transmititzen digute eta gizarteratzeko laguntzak eskaintzen dizkigute. (Honen inguruan gehiago jakiteko zoaz blogeko bigarren sarrerara: Hezkuntza, Gizarteratzea, Kultura)
Beraz, bakoitzaren praktikaren garapena aurrera egiteko, hiruen ezaugarriak ezinbestekoak dira. Ez da nahikoa hezkuntza eremu batean soilik ematea. Elkarren artean osagarriak izatea egokiena izango litzateke, bakoitzaren alde onak aprobetxatuz eta haien arteko koordinazioa eta oreka bilatuz.
Azaldutako ondorio hau egokiena izango litzateke, baina errealitatean egokitasun honek hutsuneak dauzka. Familia askoren ustez, eskola da haien haurrak hezteko ardura duena. Haien seme-alaben heziketaren ardura bestena (irakasleena, alegia) balitz bezala ikusten dute. Gainera, eskolan erantzun txarrak lortzekotan, eremu ez-formaleko akademia batera, adibidez, sartzen dituzte. Beste batzuen ustez ordea, eskolak ez du bere lana modu egokian egiten eta haien haurrak hezterakoan limiteak jartzen dituzte. Horrela, jasanezinak diren egoerak sortzen dira. Hezteko zailtasunak eta oztopoak agertzen dira. Eta, zeintzuk jasoko dituzte egoera hauek dakartzaten ondorioak? Nortzuk dira hezteko beharra dutenak? Gurasoek? Ikastetxeetako irakasleriak?
Helduek sorrarazten dituzten egoera hauen kalteak, zuzen-zuzenean ikasleak jasotzen dituzte. Hortaz, ikasleen ikaskuntza-prozesuan onurak ekar ditzaketen egoerak bilatu behar dira. Horretarako, eremu guztiak ezagutzeko prest egon behar gara, alde onak eta hain onak ez diren aldeak. Begirada zabaldu behar dugu. Modu honetan, eremu bakoitzetik alderdi positiboak atera ditzazkegula konturatuko gara. Eremu bakoitzetik etekin desberdinak atera ditzazkegu.
Orduan, gure seme-alabentzat zer izango litzateke egokiena?
Galdera hau bururatu bezain pronto, nire oroitzapenak haur hezkuntzako urteetan kokatu egin dira:
Denok
iragan bat daukagu, denok txikiak izan gara. Baina denok ere etorkizun
bat izan dugu, oraindik daukaguna; honen oinarria beste batzuen esku
egon delarik. Haur Hezkuntzako urteak erabakigarriak dira gure
etorkizunerako, baina beste batzuen esku egoten dira. Urte hauetan, gure
gurasoek genetikoki transmititzen digutenaz gain, bizi dugunaren, jaso
dugunaren, ikusi dugunaren... emaitzan sortu gara.
Gaur
egun, bakoitza badaki nolakoa den, baina beste hezkuntza bat jasoz gero
beste modu batekoak izango ginateke? Zer aldatuko genuke? Eta ondorioz, zer uste dugu
bizitzan aurrera egiteko gure izaerak ezinbestekoa izan behar duena?
Egia esan, galdera
hauei erantzunak bilatzeko zailtasun izugarriak ditut. Gaur egun, nire izaerak ezaugarri zehatz batzuk ditu; arazoen aurrean jokatzeko modua beste baten jokatzeko moduarekin alderatuta seguru ezberdina izango da, sozializatzeko erak ezberdinak izango dira, egoera berriei aurre egiteko estrategiak ezberdinak izango dira, etab. Baina horrelakoa naiz eta horrelakoa egin naute.
Baina lehengo hariari jarraituz, azkenean, hezkuntza eremu ezberdinen eta didaktikaren arteko erlazioa aurkitu dut. Arestian esan bezala, Didaktika irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan eraginak dituzten alderdi guztietan zentratzen da; hauen artean hezkuntza eremuak egonik. Beraz, hiru eremu hauen interakzioa aztergai duen diziplina baten aurrean gaudela uste dut.
Poliki-poliki gauzak ulertuz eta lotuz noa, baina dagoeneko, nire ziurgabetasuna nagusitzen da. Programazio hau, lan modularraren behaketa egin genuen ikastetxeari buruzkoa egin behar zen. Baina nire kasuan, beste talde batekin egin behar izan dut. Posiblea da beraz, hasiera batetik ikastetxearen ezagupen falta eragin negatiboak izatea. Nahiko desmotibatua hasi nintzen; batetik, azaldutako arrazoiagatik, eta bestetik, taldeka egin beharreko lana izateagatik. Zenbait kasutan lanak taldeka egitea nahiago izan dut, baina oraingoan ezin dut berdina esan. Badakit ordu gehiago sartu beharko nituela, baina desadostasunak, lan egiteko gogo falta eta kideen arteko tira-birak ez nituzke hautemango. Azken finean, talde handian aritzeak ere alde txarrak ditu, eta are gehiago kurtsoko amaieran. Guztiarekin amaitzeko gogoak ditugu, presioa gure gorputzetik barrena doa. Dena den, hau guztia alde batera utziz gero eta esfortsua egin ondoren, geroz eta gusturago egiten ari naizela esan dezaket.
Beti bezala, zoriontsuago gauden egunak ditugu, baina badira dena beltz ikusten dituzun egunak ere. Ikasturte honetan zehar azkeneko hauek nagusituz joan dira. Baina denok edo ia gehienok dakigun bezala eta ikasturtea bezala, bizitza aurrera doa eta ibilbide hau nolakoa izango den guk erabakiko dugu. Aurkitzen ditugun oztopoetatik ikasten dugun heinean, guk nahi dugun bidea hartu behar dugu. Beraz, Didaktika ikasgaian aurkitu izan ditudan oztopoak ere, ahalik eta hobekien eramaten saiatu eta saiatzen ari naiz. Espero dut emaitza positiboa izatea.
Eta programaziora itzuliz, lan honen azkeneko atalean, unitate didaktiko bat egitea eskatzen da. Baina zer da unitate didaktiko bat? Hau izan zen neure buruari botatako lehenengo galdera. Argi zegoen hezkuntzari lotutako zerbait zela, irakasteko erabiltzen zena. Honetan oinarrituz eta Interneten bilatuz, klaseko apunteak aztertuz eta zenbait hiztegietan bilatuz gero, modu honetan definituko nuke:
Definizio luze hau emateko, egunak pasa behar izan dira. Bai pertsonalki bai talde bezala, lan hau egiten hasteko izugarrizko zalantzak izan ditugu. Ahalik eta hobekien egiten saiatzen ari naiz; azken finean, gure etorkizunean egin beharreko jarduera baten aurrean nago. Baina zalantzak etengabeak dira. Egonezin honi izenburu bat jartzekotan, hurrengoa izango zen:
Dena den, seguru nago ikasteko gogoak irabaziko dutela eta nire etorkizunerako baliagarriak izango diren ezaguerak lortuko ditudala. Orain arte landutakoarekin argi ikusi dut unitate didaktikoak praktikara eramateko ere, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak (hezkuntza informalean: familia; hezkuntza formalean: irakasle laguntzaileak, tutorea, ikasleak...) era koherente batean lotuak egotea ezinbestekoa dela.
Gai hauei lotuta, oraingoan, dekretuarekin bueltaka gabiltza. Hasiera batean guztiz berria zen dokumentu baten aurrean egotean, ez nuen ezer ulertzen, ez nituen erlazioak antzematen. Egunak aurrera joan diren heinean, dekretuko hiru esperientzia eremuak aztertu ditut, ebaluazio irizpideak landu ditut, etab. Hau guztia, programazio bat egiten dugun bitartean egiten ibili naiz. (Honen inguruan gehiago jakiteko zoaz blogeko zortzigarren sarrerara: Programazioa)
Poliki-poliki gauzak ulertuz eta lotuz noa, baina dagoeneko, nire ziurgabetasuna nagusitzen da. Programazio hau, lan modularraren behaketa egin genuen ikastetxeari buruzkoa egin behar zen. Baina nire kasuan, beste talde batekin egin behar izan dut. Posiblea da beraz, hasiera batetik ikastetxearen ezagupen falta eragin negatiboak izatea. Nahiko desmotibatua hasi nintzen; batetik, azaldutako arrazoiagatik, eta bestetik, taldeka egin beharreko lana izateagatik. Zenbait kasutan lanak taldeka egitea nahiago izan dut, baina oraingoan ezin dut berdina esan. Badakit ordu gehiago sartu beharko nituela, baina desadostasunak, lan egiteko gogo falta eta kideen arteko tira-birak ez nituzke hautemango. Azken finean, talde handian aritzeak ere alde txarrak ditu, eta are gehiago kurtsoko amaieran. Guztiarekin amaitzeko gogoak ditugu, presioa gure gorputzetik barrena doa. Dena den, hau guztia alde batera utziz gero eta esfortsua egin ondoren, geroz eta gusturago egiten ari naizela esan dezaket.
Beti bezala, zoriontsuago gauden egunak ditugu, baina badira dena beltz ikusten dituzun egunak ere. Ikasturte honetan zehar azkeneko hauek nagusituz joan dira. Baina denok edo ia gehienok dakigun bezala eta ikasturtea bezala, bizitza aurrera doa eta ibilbide hau nolakoa izango den guk erabakiko dugu. Aurkitzen ditugun oztopoetatik ikasten dugun heinean, guk nahi dugun bidea hartu behar dugu. Beraz, Didaktika ikasgaian aurkitu izan ditudan oztopoak ere, ahalik eta hobekien eramaten saiatu eta saiatzen ari naiz. Espero dut emaitza positiboa izatea.
Eta programaziora itzuliz, lan honen azkeneko atalean, unitate didaktiko bat egitea eskatzen da. Baina zer da unitate didaktiko bat? Hau izan zen neure buruari botatako lehenengo galdera. Argi zegoen hezkuntzari lotutako zerbait zela, irakasteko erabiltzen zena. Honetan oinarrituz eta Interneten bilatuz, klaseko apunteak aztertuz eta zenbait hiztegietan bilatuz gero, modu honetan definituko nuke:
-> Unitate didaktikoa, adin tarte
konkretu batekin praktikan jarriko den lana antolatzeko errekurtso
bat da, non gai batean oinarritutako konpetentziak, helburuak, ebaluazio irizpideak, edukiak,
metodologia… azaltzen diren; beti ere, curriculumean oinarriturik.
Errekurtso hauetariko bakoitza ikasturteko denbora
tarte konkretu batean landuko da eta esan bezala, gai baten inguruan izango da. Kontuan
hartu behar da beraz, gaia ikaslearen adinera eta eskura dauden
baliabideetara egokitua egon behar dela. Definizio luze hau emateko, egunak pasa behar izan dira. Bai pertsonalki bai talde bezala, lan hau egiten hasteko izugarrizko zalantzak izan ditugu. Ahalik eta hobekien egiten saiatzen ari naiz; azken finean, gure etorkizunean egin beharreko jarduera baten aurrean nago. Baina zalantzak etengabeak dira. Egonezin honi izenburu bat jartzekotan, hurrengoa izango zen:
Ikasteko gogoen eta zalantza guztien arteko tira-birak.
Dena den, seguru nago ikasteko gogoak irabaziko dutela eta nire etorkizunerako baliagarriak izango diren ezaguerak lortuko ditudala. Orain arte landutakoarekin argi ikusi dut unitate didaktikoak praktikara eramateko ere, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak (hezkuntza informalean: familia; hezkuntza formalean: irakasle laguntzaileak, tutorea, ikasleak...) era koherente batean lotuak egotea ezinbestekoa dela.
Aurreko guztia kontuan izanik eta etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakasle bezala, ikasleei moldatzen saiatuko naiz. Nire garaian oinarritutako irakaslea izaten saiatuko naiz, orain arte aplikatu diren jarduerak moldatuz eta errutinari ahalik eta gutxien gerturatuz. Beraz, aurretik egin den bezala, orain arteko metodologiak, irakasteko moduak... aldatzeko edo moldatzeko aukera izango dugu, beti ere, gure ikasleei egokituz. (Honen inguruan gehiago jakiteko zoaz blogeko seigarren sarrerara: Ken Robinson.)
Horretarako, haurrak ezagutzea oinarrizko urratsa izango da, gogoa edukiz lor dezakeguna. Baina ezagutzeak alderdi ugari osatzen ditu: familien arteko harremana, anai-arrebarik dituen, gaixotasunak, berezitasunak, beharrak, izaeraren ezaugarriak...
Hortaz, klasean gertatzen denaren inguruko “irakurketa” egiteko gai izan behar gara. Ikusitakoaz ondorioak atera behar ditugu, haurren jarrerak eta ekintzak ulertzen saiatu behar gara, horien arrazoiak zeintzuk diren jakin behar dugu, etab. Horra hor hezkuntzaren barnean ezinbestekoa izango dena, behaketa, alegia. Baina hau lortzeko, familiarekin kontaktuan egotea ezinbestekoa da, hots, hezkuntza formala hezkuntza informalarekin kontaktu etengabean egon behar da. (Honen inguruan gehiago jakiteko zoaz blogeko bederatzigarren sarrerara: Haur Hezkuntzako irakasle batek…)
Irakasleok beraz, haurren arazo, berezitasun edo zailtasunen aurrean erronka bat daukagu. Ezin dugu edozer soluziorekin konformatu. Haurrengan kezka eduki behar dugu, laguntzeko interesarekin batera. Horregatik, haurrek sufritu ditzaketen "anormalak" edo ohikoak ez diren arazoen inguruan informatzea egokiena izango litzateke. Ohikoa ez den edozein jarrera, seguru nago zergati bat daukala. Esate baterako, haur batek idazten hasten denean letrak alderantziz egiten ditu. Honen aurrean, gehienok, ondo idatzi arte fitxak bidaliko genizkion. Beste kasu batean, haurrak arreta mantentzeko arazoak eduki dezake eta zuzenean alferrontzi bat dela esaten dugu. Baina kontuz! horren azpian kausa anitzak egon daitezke. (Honen inguruan gehiago jakiteko zoaz blogeko zazpigarren sarrerara: Zailtasunak = akatsak?)
Laburbilduz, gure etorkizuneko lanbiderako gogoak izatea eta adi egotea funtsezko gauzak dira.
Amaitzeko, eta lanaren inguruko ondorio gisa, blog hau hasteko eginbeharra izan nuenean zenbait zailtasun izango nituela pentsatu nuen. Horrelako lanak, libreak eta gradualak (nahi dugunean garatuz joan behar ditugunak, betekizun zehatzik ez dituztenak...) ziurtasunik eza sentiaraztea eragiten didate. Baina honetatik ere ikasi behar da, gure etorkizuneko praktikan ziurtasuna nagusituko baita.
Egia da, idazten hasi naizen momentu askotan, "blokeo" itxurako bat sentitu dudala. Baina idazten hasi bezain pronto, denbora luzez aritu naiz, gogoz eta gaien inguruko informazioa bilatzeko motibazioz. Gainera, idazteko momentuan geroz eta erraztasun gehiago sentitzen dut, kontzeptu ezberdinen lotura aurkitu dut, ikasgaien arteko lotura aurkitu dut... Hortaz esan dezaket, blogan idaztea bigarren lauhilabete honetan benetan ikasitakoaz (berneratutakoaz) jabetzeko balio izan zaidala.
Nahiz eta zenbait kasutan alde batean uzteko gogoak eduki, nire ikaste prozesua aurrera egiteko jarduera polita izan da. Argi ikusi dudanez, nik behintzat, idazten hasteko "inspirazioa" sentitu behar dut. Edozein egunean ordenagailuaren aurrean esertzea eta idazten hastea ez du balio. Konprobatua daukat. Horrela hasi naizen bakoitzean, nire buruarekin, ordenagailuarekin eta blogarekin haserretu egin naiz. Ondorioz, lasaitasunez hartzea erabaki nuen eta hau izan da emaitza. Espero dut gustura irakurri izana.
Kaixo Ane, kontuz letrarenn tamainarekin! Nahiko ongi ari zara, lantzen dugun hori didaktikarekin erlazionatzen saiatzea, interesgarria zure paper-zorroa. Aurrera!
ResponderEliminar