Hiru kontzeptu hauek garrantziaren arabera
sailkatzeko orduan iritzi anitzak ager daitezke. Batzuk
lehenengo kontzeptua garrantzitsuena dela pentsa dezakete, beste
batzuk gizarteratzea eta azkenekoek ordea, kultura dela arrazoitu
dezakete. Baina ez dugu ahaztu behar beste iritzi bat ager daitekeela. Hirurak
garrantzi berdina daukatela defendatu daiteke.
Nik pertsonalki, kontzeptu hauek bizitza osoan zehar biziko dugun prozesu baten barnean kokatuko nituzke; izan ere, etengabe gizarteratzeko aukera dugu, hezteko aukera dugu eta kultura bereganatzeko aukera dugu. Hiruak batera ematen direla uste dut, konplementarioak baitira. Hiruei esker, hortaz, barne garapena lortuz joango gara. Baina, ba al dakigu zein den hiru kontzeptu hauen esanahia?
Hau guztia kontuan izanik, hiru kontzeptu hauek definitzerakoan hau esango nuke:
Gizarteratzea: Gure gizartearen kulturan sartzeko prozesu bat da, hezkuntzarekin lortzen dena. Hau da, gizarte eta kultura zehatz bateko baloreak, jokaerak, arauak, hizkuntza... bereganatuz eta hauei egokituz aurrera doan prozesu bat da.
Hezkuntza: Gure egunerokotasuneko edozein jardueretan, besteekin sozializatuz, aurki dezakegun prozesu bat da. Honi esker, gure kulturako eta beste kulturetako ezagutzak, balioak, ohiturak, jokatzeko moduak... ikasten ditugu. Beraz, haurrak garenetik gure izaeran aldaketa positiboak zein negatiboak sorrarazi ditzakeen prozesua da, nahi duenak aprobetxatzeko aukera duena eta gure etorkizunaren atea zabalduko duena.
Kultura: Gizarte eta gizatalde zehatz bat besteengandik desberdintzen duen egitura da, gizaki guztien artean sortua eta moldatua. Hezkuntza eta sozializazioaren bitartez transmititzen diren alderdiak osatzen dute kultura; hala nola, baloreak, jokatzeko moduak, ohiturak, hizkuntza...
Definizio hauek irakurriz gero, argi ikus daiteke hiruak elkar-erlazionaturik daudela. Ondorioz, hauetako bakoitza besteak emateko ezinbestekoa da.