Páginas

viernes, 4 de mayo de 2012

Haur Hezkuntzako irakasle batek…

Sarrera honetan, gu etorkizuneko irakasle bezala kontuan hartu beharreko urratsak idatzi ditut. Espero dut, Haur Hezkuntzako graduaren urteak aurrera egiten duten heinean, zerrenda garatzen joateako aukera izatea. Horra hor, irakasle batentzat funtsezkoa ikusten dudana: 
 
- Irakaslearen funtzio nagusia ikasleak behatzea da. Behaketari esker, irakasleak ikasle bakoitzak izan ditzakeen beharrak, berezitasunak, abileziak, harremanetarako moduaren inguruko informazioa, etab. eskuratuko du eta horren arabera jokatuko du.
- Haurren ikaskuntza prozesua graduala izaten utzi behar du, bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Beraz, haurrak haien artean berdinak ez direla kontuan hartu behar du. Haur bakoitzari egokitu behar da (haurren izaerari, heldutasun mailari, adinari...).
- Irakasle oro hasieratik, arau batzuk ezarri behar ditu, bai bera baita ikasleek ere errespetatu beharko dituztenak.
- Beste haurrekiko eta helduekiko errespetua sustatzen lagundu behar du. Honi lotuta, ikasleen kulturak, ezaugarriak, beharrak... errespetatu eta onartu behar ditu.
- Hizkuntzarekiko jarrera positiboa sustatu behar du.
Arazoen aurrean, irakasleak neurriak hartzeko beharra eta obligazioa dauka, beti ere, familiarekin kontaktuan egonik eta beharrezko erabakiak haiekin adostuz.
- Haurren autonomia garatzen lagundu behar du. Hau lortzeko funtsezkoa da irakasleak maitasuna eskaintzea, haien prozesuan oztopoak jarri gabe. Beraz, haur bakoitzaren prozesua garapen natural bat izan behar da, non irakasleak hau lortzeko baliabideak eskaintzen dituen. Haurrak poliki-poliki autonomia lortzea da irakaslearen betebeharretako bat, edozein arazoaren aurrean bere laguntza izango dutela ziurtatuz (atxikimendua). 
- Haurren arteko sozializazioa bultzatu behar du: jolasaren bidez, elkarrizketen bidez... 
- Haurrengan konfidantza eduki behar du; hau da, haurrak gai direla pentsatu behar du. 
- Hezkuntzaren ziurgabetasunaren aurrean ahalik eta hobekien jokatzen ikasi behar du.  Edozein ekintzen aurrean, beti edo ia beti, horren zergatia, konponbide posibleak, eta antzekoak bilatzen ibili beharko gara. Egunero egun berri bat dela esan daiteke. Kanpoan gertatzen zaiguna ahaztu behar dugu eta lehenbailehen martxan jarri behar gara.  
Modu honetan, haurrek auto-konfiantza ere lortuko dute, hots, egoera edo ekintza berriengan horrenbeste beldur eta antsietatea ez izatea lortuko dute.

HH-ko irakasleak bere ikasleen urte hauetan ahalik eta esperientzia politena izan dezaten saiatu behar da.
 Urte hauek beraien garapenerako oso garrantzitsuak dira.