Nire etorkizunean hezkuntzako zein
eremuan arituko naizen inguruko galdera bat erantzutea planteatu didate eta egia esan, burura etorri
zaidan lehenengoa, eremua formala izan da.
Gizarte honetan, helduek haurrei galdera berdina egiteko ohitura
daukate: "Heldua zarenean zer izan nahi duzu?" Lau urte nituenetik,
galdera honen erantzuna argi neukan: "Nik Ana andereñoa bezalakoa izan
nahi dut". Posiblea da nire Haur Hezkuntzako irakaslearekiko ditudan oroitzapen zoragarriak honen arrazoi nagusia izatea baina urteak pasa ahala, helburu berdina izaten jarraitzen dut.
Betidanik, neure burua eskola bateko ikasgela batean eta Haur Hezkuntzako ikasle kopuru zehatz baten aurrean irudikatu dut.
Hortaz, 15-25 haurren aurrean eta helburu eta betebehar batzuekin lan egitea gustatuko litzaidake. Haur bakoitza behatu, ezagutu, aztertu eta laguntza eskaintzeko gai izatea lortu nahi dut, guztien garapena aurrera nola egiten duen ikusi nahi dut, gurasoekin ondo moldatzeko gai izan nahi dut, etab. Hau guztia, nire lana eta esfortzuari esker lortzea da nire etorkizuneko xedeetariko bat. Poliki-poliki lanbide honetan murgildu nahi dut, gauza berriak ezagutuz, alderdi berriak landuz, estrategia berriak bereganatuz...

Dena den, ez ditut inoiz ateak itxiko. Eremu ez-formala unibertsitateko ikasketak egiten ditudan bitartean ezagutzen joatea eta gaur egun bezala, bertan aritzea gustatuko litzaidake, etorkizuneko lanean aritzeko praktika gehiago lortzeko asmoz. Beraz, lanbide bezala, eremu ez-formalean hasi baina hezkuntza formalean bukatzeko asmoa daukat. "Lanbide bezala" zehaztu egin dut, eremu informala nire egunerokotasunean murgiltzen baitut. Hau da, eremu hauetan lan egiten dudan bitartean, nire inguruko eremu informala ez dut bazter batean utziko, hezkuntza egoki baterako funtsezko osagarria baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario