Sarrera honetan, gu etorkizuneko irakasle bezala kontuan hartu beharreko urratsak idatzi ditut. Espero dut, Haur Hezkuntzako graduaren urteak aurrera egiten duten heinean, zerrenda garatzen joateako aukera izatea. Horra hor, irakasle batentzat funtsezkoa ikusten dudana:
-
Irakaslearen funtzio nagusia ikasleak behatzea
da. Behaketari
esker, irakasleak ikasle bakoitzak izan ditzakeen beharrak,
berezitasunak, abileziak, harremanetarako moduaren inguruko
informazioa, etab. eskuratuko du eta horren arabera jokatuko du.
-
Haurren ikaskuntza prozesua graduala
izaten
utzi behar du, bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Beraz, haurrak haien artean berdinak
ez direla
kontuan hartu behar du. Haur
bakoitzari egokitu behar da (haurren izaerari, heldutasun mailari,
adinari...).
- Irakasle oro hasieratik, arau batzuk ezarri behar ditu, bai bera baita ikasleek ere errespetatu beharko dituztenak.
-
Beste haurrekiko eta helduekiko errespetua
sustatzen
lagundu behar du. Honi lotuta, ikasleen
kulturak,
ezaugarriak, beharrak... errespetatu
eta onartu behar ditu.
-
Hizkuntzarekiko
jarrera positiboa sustatu behar du.
- Arazoen
aurrean, irakasleak neurriak
hartzeko
beharra eta obligazioa dauka, beti ere, familiarekin kontaktuan
egonik eta beharrezko erabakiak haiekin adostuz.
-
Haurren autonomia
garatzen
lagundu behar du. Hau
lortzeko funtsezkoa da irakasleak maitasuna eskaintzea, haien
prozesuan oztopoak jarri gabe. Beraz, haur bakoitzaren prozesua
garapen natural bat izan behar da, non irakasleak hau lortzeko
baliabideak eskaintzen dituen. Haurrak poliki-poliki autonomia
lortzea da irakaslearen betebeharretako bat, edozein arazoaren
aurrean bere laguntza izango dutela ziurtatuz (atxikimendua).
-
Haurren arteko sozializazioa
bultzatu
behar du: jolasaren bidez, elkarrizketen bidez...
-
Haurrengan konfidantza
eduki
behar du; hau da, haurrak gai direla pentsatu behar du.
-
Hezkuntzaren ziurgabetasunaren
aurrean ahalik eta hobekien jokatzen ikasi behar du.
Edozein
ekintzen aurrean, beti edo ia beti, horren zergatia, konponbide
posibleak, eta antzekoak bilatzen ibili beharko gara. Egunero egun
berri bat dela esan daiteke. Kanpoan gertatzen zaiguna ahaztu behar
dugu eta lehenbailehen martxan jarri behar gara.
Modu
honetan, haurrek auto-konfiantza
ere
lortuko dute, hots, egoera edo ekintza berriengan horrenbeste beldur
eta antsietatea ez izatea lortuko dute.
HH-ko
irakasleak bere ikasleen urte hauetan ahalik eta esperientzia politena izan dezaten saiatu behar da.
Urte hauek beraien garapenerako oso garrantzitsuak dira.
Urte hauek beraien garapenerako oso garrantzitsuak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario