Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izatea egokiena dela pentsa daiteke, baina, nola lortu neutralitate hori?
Irakasle
asko neutralak edo/eta objetiboak direla pentsatu arren,
egunerokotasunean ez dute adierazten. Eskolako eguneroko praktikan, modu
inkontziente edo kontziente batean, ikuspuntu bat edo beste bat izaten
dugu, askotan gure ekintzen edo hitzen bidez azaleratzen duguna. Honen
aurrean, askotan, errespetuan oinarritutako jarrera objetiboa erakustea
funtsezkoa izango da. Horretarako, gaur egungo irakasleek eta
etorkizuneko irakasleok ahalegin handia egin
behar dugu. Zailtasun handiko erronka baten aurrean gaude.
Hau guztia kontuan izanik, horrela definituko nituzke bi kontzeptu hauek:
Neutralak
izatea egoera, jarrera edo iritzi baten alde batean edo bestean jarri
ordez, hauen artean/erdian kokatzea izango litzateke. Beraz, zure
iritziak, ideiak, pentsamenduak, etab. azaleratu gabe geratzen dira.
Baina, ikasleengan transmititu nahi dieguna ez al da honen kontrakoa? Ez
ditugu ikasle kritikoak nahi? Orduan, neutralak izatea egokiena da? Ez
dut uste.
Objetiboa
izaterakoan ere aurreiritziak, sentimenduak eta interesak albo batean
uzten dira. Baina oraingoan, egoerari, erabakiari, jarrerari... buruz
hitz egiten da, horren alderdi guztiak azaleratuz (bai alde onak baita
txarrak ere). Beraz, objektiboa den pertsona batek edozer gauza
aztertzeko gai da, bere sentimenduak, iritziak, ideiak... azaleratu egin
gabe.
Horrela bada, ezberdinak diren baina nahasteko errazak diren, bi kontzeptuen aurrean gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario