Piagetek zioen bezala, ikaste prozesuan oreka da azken helburua. Baina ezaguera, bizipen, esperientzia... berri bakoitzarekin oreka egoera hura desoreka egoeran bihurtzen da. Berriz ere oreka bihurtzeko, pertsonek ahaleginak egin behar ditugu, batzuetan ahalegin txikiak eta beste batzuetan ordea, izugarrizko ahaleginak.
Aurrekoa kontuan hartuz, ondoriozta dezakegu bizitzan zehar gure barne-oreka guztiz hausten duten gertaerak gertatzen direla, gertatu arte irudikatu ezin ditugun gertaerak. Horren aurrean geure gorputza, geure burua eta gehien bat, geure bihotza ez-gai ikusten dugu. Indarrak falta zaizkigu. Gauzak horrela, esperientzia gogorrak bizitzeko ordua iristean ezjakintasun beteriko putzu erraldoi baten barnean murgiltzen gara. Itotzeko beldurra inguratzen gaitu.
Sentimendu hauek gutxitzeko, askotan haurrekin hitz egiteko "tabu" diren gaiak landu beharko direla uste dut; hala nola familiar baten heriotza. Txikitatik transmititzen diren beste alderdi ugariekin batera (Curriculumean adierazitakoak), gai hauek ere landu behar dira. Gauza normal bat da, edo gutxienez gerta litekeen zerbait da. Etorkizunean, edo hain urrun ez dagoen orainaldian, haien familiarrak edo haien inguruko pertsona garrantzitsuak galdu dezaketela azaldu behar zaie. Bizitza osoan zehar gertatuko diren gauzak dira, saihestezinak. Ondorioz, ez al da egokiena izango lehenengo aldia iristerakoan horren inguruko ezaguera minimoak izatea?
Ni neuk, etorkizuneko irakasle bezala alde batetik, eta bestetik, etorkizuneko ama bezala, nire betebeharren artean sartzen dut. Zaila izango da, baina behintzat, saiatuko naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario